
2008-09-25 | 16:30:33
Ia 5.500 euro bildu ditu Minbiziaren Aurkako Bermeoko Batzorde Lokalak
Jasotako diru hori prebentziora, laguntza ematera eta ikerkuntzara bideratuko dutela iragarri dute.
Ia 5.500 euro bildu ditu Minbiziaren Aurkako Bermeoko Batzorde Lokalak aurten, elkarteak berak jakinarazi duenez. Hain zuzen, 5.434,58 euro eskuratu dituzte urte oro oegin ohi duten diru bilketan.
Jasotakoa «minbizia prebenitzera eta hezkuntza kanpainetara» bideratuko dute, batetik, eta, bestetik, «gaixoei eta euren senideei laguntza ematera» eta elkartearen «Fundazio Zientifikoaren eskutik ikerkuntza onkologikoa bultzatzera», elkartetik adierazi dutenez.
Urriaren 19a, Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna
Bestalde, Minbiziaren Aurkako Bermeoko Batzorde Lokalak datorren urriaren 19an bat egingo du Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunarekin eta informazioa zabaltzeko ekimenak egingo ditu herrian.
«Egin ezazu mamografia bat» lema izango du egun horrek eta helburua, herritarrak proba hori egiteak «duen garrantziaz kontzientziatzea» izango dela iragarri du elkarte honek. Horretarako, zenbait ekimen prestatu ditu.
Informazioa zabaltzeko mahai bat jarriko dute
Alde batetik, beste urte batzuetan egin izan duten bezala, minbiziari buruzko informazioa zabaltzeko mahai bat jarriko dute Lamera Parkean 11:00etatik 14:00etara.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.