
2008-09-24 | 13:49:36
Ibaia saria jasoko du gaur Nestor Basterretxeak Zinemaldian
Ibaia saria jasoko du gaur Nestor Basterretxeak 1968an egin zuen Ama Lur filmarengatik Donostian egiten ari diren Zinemaldiaren baitan. Berarekin, batera, Fernando Larruquertek ere sari hau eskuratuko du.
"Harrituta" azaldu da zuzendaria horrenbeste urte eta gero sari hau emango diotelako.
Filma Zinemaldian estreinatu zela azaldu du zuzendariak, "nazioarteko publikoaren aurrean" eta ez zuela eurengan "sentsazio berezirik sortu". Handik bi ordura, ordea, "Donosiako beste zinema erraldoi batean eman zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen", adierazi du.
20:00etan emango dute pelikula eta handik bi ordura "gala bat" izango dela eta saria bertan emango diotela jakinarazi du Basterretxeak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.