
2008-09-17 | 18:28:15
Hegazkin militar bat bidaliko du Espainiak Indiako Ozeanora
Bertaratuko diren 90 militarrek zaintza lanak baino ez dituzte egingo, EBri piraten berri emateko.
Espainiako Gobernuak hegazkin militar bat bidaliko du Indiako Ozeanora, Somaliako lurretatik gertu, Defentsa eta Ingurumen ministroek, Carme Chaconek eta Elena Espinosak, hurrenez hurren, atzo elkarrekin emandako prentsaurrekoan iragarri zutenez.
Barruan 90 militar eramango dituen hegazkina datorren asteburuan iritsiko da Somalia ingurura eta, oraingoz, lanean hiru hilabetez aritzea aurreikusi dute. Dena den, «nazioartean hartzen dituzten erabakien arabera», denbora hori luzatzeko aukera ez dute baztertu.
Datuak helaraziko dizkio EBri
Chaconen arabera, hegazkin horren betebeharra Europar Batasunak Indiako Ozeanoan lanean diharduten arrantzaleen babesa koordinatzeko sortutako zelulari datuak helaaraztea izango da.
Hegazkinak piraten aurka disuasio ekintzak burutuko ote dituen galdetuta, Chaconek azaldu zuenez, «prebentzio lanak» besterik ez ditu egingo, batetik, eta «datuak eskuratu», bestetik.
Arrantzaleek babes neurriak aldarrikatu zituzten piratek `Playa de Bakio´ ontzia bahitu eta gero eta `Playa de Anzoras´ bahitzen saiatu ondoren.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.