Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abenduak 3, Eguaztena

2008-09-17 | 15:40:56

Ozeano Indikoan dagoen ontzi bateko arrantzalea hil da bihotzekoak jota

Urtebetean Indiako Ozeanoan hil den hirugarren arrantzalean dela salatu du LABek

Bermeoko Atunsa enpresarentzat lan egiten zuen arrantzale bat hil zen atzo, Indiako Ozeanoan. Ontzian itsasoan lanean zela gertatu zen ezbeharra, herenegun. Atunsa enpresako arduradunek baieztatu egin dute arrantzalea itsasoan hil zela, eta «antza denez, bihotzekoak jota» hil zela. «Heriotza naturala izan da, eta edonon gerta» zitekeela gaineratu dute. Galiziakoa zen zendutako arrantzalea, eta enpresako arduradunek ez dute haren adinaren berri eman nahi izan.

LAB sindikatuak urtebetean arrantzan ari dela bihotzekoak jota hiltzen den bigarren arrantzalea dela nabarmendu gura izan du. «Duela urtebete, hain zuzen, ondarrutar bat hil zen; hura ere bihotzekoak jota».
Enpresek beraien interes ekonomikoei besterik ez dietela begiratzen salatu du LABek, eta langileen osasunaz ez direla kezkatzen. «Kasu horietan enpresek itsasontzietarako medikuak kontratatuko balituzte, halakoak gertatuz gero, momentuan artatu ahal izango lituzkete».
Espainiako Gobernua ere kritikatu du LABeko Arrantza arduradunak. «Zergatik ez du bidaltzen halako lekuetara ontzietako arrantzaleei osasun zerbitzua eskainiko dien itsasontzi bat?».
Herenegun zendutakoa kontuan hartuta, Indiako Ozeanoan lanean zela urtebeteko epean hiltzen den hirugarren arrantzalea da. Izan ere, iaz bihotzekoak jota hildako arrantzaleaz gain, joan den ekainean ere beste arrantzale bat hil zen itsasoan.
Bermeoko Impesca enpresarentzat egiten zuen lan, eta ezbeharra gertatu zenean `Txori Urdin´ itsasontzian zegoen lanean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.