Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abenduak 2, Martitzena

2008-09-17 | 11:17:56

Europatik eskatu ezean Somaliara ontzirik bidaliko ez duela agertu du orain Espainiako Gobernuak

Diego Lopez Garrido Europar Batasunerako Espainiako Estatu idazkariak iragarri zuen herenegun hegazkinak eta ontziak bidaliko zituztela, baina orain ukatu egin du informazio hori Kanpo Harremanetarako Ministerioak. Armadoreak Bermeon batzartuta daude.

Europar Batasunean Somalian lanean diharduten ontziak piratengandik babesteko sortuko duten lantaldeak hala eskatu ezean, Espainiako Gobernuak ez du ontzirik edota hegazkinik bidaliko Indiako Ozeanora, Kanpo Harremanetarako Ministerioak iragarri duenez.

Herenegun Diego Lopez Garrido Europar Batasunerako Espainiako Estatu idazkariak iragarri zuen hegazkinak eta ontziak bidaliko zituztela Indiako Ozeanoan arrantzan dabiltzan arrantzaleak babesteko, noiz egingo zuten eta zenbat ontzi eta hegazkin bidaliko zituzten zehaztea Defentsa Ministerioari zegokiola agertuta.

Bermeoko armadoreak egoera aztertzeko batzartuta daude.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.