Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abenduak 3, Eguaztena

2008-06-25 | 17:35:39

Aztik aurkitutako ontzia Bou Nabarra ez dela berretsi du Jaurlaritzak

Kresala elkarteak egin du azterketa. Ontzi honek ez ditu Bou Nabarraren ezaugarriak.

Azkenean konfirmatu da: Aztik iragan martxoan aurkitu zuen itsasontzia ez da Bou Nabarra. Hala baieztatu du Eusko Jaurlaritzak Kresala Urpeko Taldeak egindako txostena oinarri hartuta.

Aztik iragan martxoan aurkitu zuen ontzi bat Matxitxako lurmuturraren inguruan eta Bou Nabarra izan zitekeela uste zuten.

Kresala elkartea ikerketa zentroarekin harremanetan jarri zen eta bere zerbitzua eskaini zion ontzia aztertu eta Bou Nabarra zen ala ez ebazteko.

Jabi Atutxa urpekari talde honetako presidentearen arabera, ordea, Aztik, «segurtasun neurriak» argudiatuta, atzerriko enpresa bati egin nahi zion ikerketa honen proiektua aurrera eramateko eskaintza.

Kresala elkarteak, bere aldetik, ontzia bilatzeari ekin zion, «Aztik erakutsitako irudiak» jarraituta, izan ere, horietan kostaldeko lerroa ikus zitekeen, «eta horrekin eta zonda baten laguntzarekin» aurkitu egin zuten.

Merkantzia ontzi bat da

Aurkitutakoa «barruan burdina zeraman merkantzia-ontzi bat» dela agertu du Atutxak. Ez dakite, ordea, zein izan daitekeen, izan ere, «Bizkaiko Labe Garaietako eta bestelako konpainietako desagertutako ontziak» begiratu dituzte, baina horiek aurkitu dutena baino handiagoak dira. Dena den, Euskal Herrikoa dela uste dute. Lehen Mundu Gerran era horretako ontzi ugari ibiltzen omen ziren Ingalaterrara eta Baionara.

Aztirekin batera lau urte zeramatzan elkarlanean Kresala Urpeko taldeak Eusko Jaurlaritzak eskatuta itsaspean dauden gauzei buruzko lehen inbentarioa egiten. Aurkitutako ontziari buruzko txostena, bestalde, asteartean eman zion Aztiri eta honek Jaurlaritzari. Azken honek konfirmatu zuen ontzia ez zela Bou Nabarra.

Nola jakin ez dela Bou Nabarra

Itsaso azpian, 100 metro baino gehiagora hondoratuta dagoen ontzia Bou Nabarra ez dela ziurtatzeko nahikoa argudio badituztela agertu du Jabi Atutxak. Batetik, «burdin-minerala duelako barruan» eta, bestetik, «egitura» desberdina duelako.

Hain zuzen, «Bou Nabarrak ez zuen branka-gaztelua deritzona».

Bestalde, «kanila zegoen tokiaren neurria 14 metrokoa zen, planoaren arabera, eta, honek, asko jota, zortzi metro ditu».

Horrez gain, Atutxaren esanetan, ontziko elementu horren gainean beste egitura handi bat dauka eta hor ezinezkoa da kainoi bat joatea».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.