Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko urriak 12, Domeka

2008-06-17 | 12:36:04

Bihartik aurrera itsasora aterako dira arrantzaleak

Atunaren kanpainarekin hastea erabaki dute

Greba bertan behera uztea eta itsasora ateratzea erabaki dute Bermeoko arrantzaleek. Bihartik aurerra, beraz, atunaren kanpainarekin hasiko dira Bermeokoak ere. San Pedro kofradiako arduradunek jakinaarzi dutenez, "batzuk bihar aterako dira, baina beste batzuk ezin izango dute bihar itsasora joan, motorrak prestatu barik dituztelako edota itsasoan eguraldi txarra dagoelako". Aukera dutenean, hala ere, denak aterako dira atuna arrantzatzera.

Bermeokoak izan dira grebari eutsi dioten kantauriko arrantzale bakarrak. Beste portu batzuetakoak hasita daude atunaren kanpainarekin. Bizkaiko kofradietako presidente Iñaki Zabaletak azaldu duenez, "oraindik ezin dugu baloraziorik egin, itsasoan eguraldi txarra dago eta ez da asko arrantzatu". Dena den, kanpotik ekartzen den atunak zenbatean saltzen den eragina izango du bertoko atunaren prezioan. "Iaz ere hori gertatu zen, kanpotik ekarritakoa merke saltzen zuten".
Horrela, Espainiako gobernuarekin negoziazioetan jarraituko dutela esan du Zabaletak, "bertoko arrantzaleek merke saldu behar badute eta petrolioaren prezioak garesti jarraitzen badu nork daki, agian berriro utzi beharko diogu arrantzatzeari".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.