Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko urriak 12, Domeka

2008-06-13 | 10:02:37

Lehentasuna bahituak askatzea dela esan die Espainiak senideei

2008/04/24

Ekonomia ›› «Arrantzaleen bizia ez dute arriskuan jarri gura», Atzerri Ministerioak Gotzon Klemosen emazteari esan dionez.

«Arrantzaleen bizia ez dute arriskuan jarri gura, eta horregatik ezer egin baino lehen bahituak aske uztea gura dute». Hori da Mireia Arrien `Playa de Bakio´ ontzian bahituta dagoen Gotzon Klemos gernikarraren emazteari atzo Atzerri Ministeriotik esan ziotena. Arrienen esanetan, «ez dute jardungo harik eta arrantzaleak aske utzi arte».

Era berean, Miguel Angel Moratinos Atzerri ministroak atzo zenbait komunikabidetan «zuhurtzia eta tentuz jokatzea» eskatu zuen, egiten ari diren operazioak ez oztopatzearren. Moratinosen arabera, Nicolas Martin Cinto Espainiak Kenyan duen enbaxadoreari emandako jarraibideak «bizitzarik arriskatu gabe» arrantzaleen askatasuna erraztea da lehentasuna.

Hain zuzen, Espainiak Kenyan duen enbaxadorea atzo goizean Muqdisho Somaliako hiriburuan izan zen, bertako agintari eta lehen ministroarekin harremanetan jartzeko, eta domekatik bahituta dauden marinelak ahalik eta arinen askatzeko «prozesua arintzeko».

Klemosen emazteak jakinarazi duenez, Atzerri Ministeriotik egunero deitzen diote gertatzen ari denaren berri izateko. «Niri esan didatenez, oraindik ez dute dirurik ez ezer eskatu».

«Ez dute itsasontzitik irten»
Zenbait komunikabidek arrantzaleak jada lehorrean direla kaleratu duten arren, Arrienen arabera, «ez dute itsasontzitik irten, hori da behintzat ministeritzatik niri esan didatena».
Bestalde, Espainiak bidali zuen `Mendez-Nuńez´ armadako fragata heldu barik zegoen atzo, egunkari hau ixterako orduan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.