Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abenduak 3, Eguaztena

2008-06-13 | 09:58:51

Erreskateaz "ezer" ez dakitela diote 'Playa de Bakio'-ko marinelek

Pirateria delitua ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu Bilbora etorri da gaur Bermeoko 'Playa de Bakio' atunontziko tripulazioari eta Atunontzi-izozgailuen Armadoreen elkarteko (Anabac) gerenteari deklarazioa hartzeko. 09:00etan iritsi da epailea Bilbora eta marinelak, aldiz, 10:00etan heldu dira, senideez lagunduta.

Instrukzioko laugarren epaileak atunontziaren bahiketa argitzeko diligentziak hasi zituen, ustez erreskatzea ordaindu zelako. Andreu epailea pirateria delitua ikertzen ari da, hortaz. Goizean zehar egin die galdeketa euskal arrantzaleei eta datozen egunetan, aldiz, Vigon galdetuko ditu Galiziako marinelak.

Apirilaren 26an askatu zituzten ’Playa de Bakio’-ko marinelak, ia aste bete bahituta egon ondoren. Bahitzaileek dirua baino ez zutela nahi esn zuten orduan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.