Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko urriak 12, Domeka

2008-06-09 | 17:07:58

Udarako ikastaroak antolatu ditu Gazte Informazio Zerbitzuak

Capoeira, batuka, funky, surf eta skate ikastaroak emango dituzte udako hilabeteetan zehar.

Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) antolatuta ikastaro berriak izango dira udako hilabeteetan zehar. Hain zuzen, Capoeira, batuka, funky, surf eta skate ikastaroak emango dituzte. Ikastaroetan parte hartzeko GIZ-en eman beharko da izena; capoeira ikastarorako eta batuka ikastarorako hilaren 26a baino lehen eman beharko da izena edo plaza kopurua betetu arte. Funky, surf eta skate ikastaroetarako ere GIZen eman behar da izena, plaza kopurua betetu arte.
Oraingoan, funky ikastaro bi emango dituzte abuztuan zehar; lehen ikastaroa abuztuaren 4an hasiko da eta bigarren ikastaroa, berriz, abuztuaren 18an. Funky ikastaro bi antolatzalea erabaki dute aurrekoan izandako eskaera handia kontuan hartuta.
GIZ-ek antolatutako ikastaro horiek guztiak 35 urtetik beherako gazteei zuzendutakoak izango dira.
Capoeira, batuka eta funky ikastaroak Gizarte eta Kultura Etxean eskainiko dituzte.
Bestalde, surf eta skate ikastaroak kanpoan izango dira, baina ikastaro horiei buruzko informazioa GIZ-en bertan eskainiko dute antolatzaileek.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

ekaitz | 2008-06-10

ni zergatik joan behar naiz inora? betetu? vete tu... Barkatu, txistea egitea errazegia zen. Eta txarregia ere bada, badakit.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.