
2008-06-06 | 17:42:00
Bi bermeotar dira Euskal Kantu Txapelketaren finalean
Guruzne Aristegi eta Maitane Ruiz domekan Basauriko Social Antzokian izango dira Bizkaiko finala jokatzen, 19:00etan.
Guruzne Aristegi eta Maitane Ruiz bermeotarrak Euskal Kantu Txapelketaren Bizkaiko finalera pasatu dira. Domekan Basauriko Social Antzokian izango da finala, 19:00etan.
Guztira, 30 parte-hartzaile izango dira, haurren eta nagusien kategorian. Banakakoak, bikoteak, zein taldeak ariko dira.
Bermeotarrak, batetik bikote moduan ariko dira eta bestetik Guruzne Aristegik bakarlari bezala ere parte hartuko du. Domekako finalerako Aristegik `Titanic´-en abestia aukeratu du; bestalde, bikote moduan `Lau teilatu´ abestia aukeratu dute finalerako. Musikagaz batera abestuko dituzte bermeotarrek prestatutako kantuak. Maitane Ruizen esanetan, «ilusioagaz goaz; azken batean, abestea asko gustatzen zaigu eta ondo pasatzen dugu».
Hiru urte daramatzate Euskal Kantu Txapelketara aurkezten. Nagusien artean parte hartzen dute bermeotarrek, hamahiru urtetik gorakoen artean.
Etzi jokatuko den Bizkaiko finalean Euskal Herriko finalean parte hartuko duen edo duten abeslariak ere aukeratuko dituzte. Bizkaiko ordezkari bat edo bat baino gehiago izan daitezke Euskal Herriko finalera pasatu daitezkeenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.