Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-06-04 | 17:51:21

Eleizalde ikastolak VI. Zernola Olinpiadako 2. saria jaso du

DBHko lehen mailako hogei bat ikaslek zientziaren eta teknologiaren inguruko hainbat lan burutu dituzte.

Elhuyar Fundazioak antolatutako VI. Zernola Olinpiadako 2. saria Eleizalde ikastolako DBHko lehen mailako A eta B ikasgeletako ikasleentzat joan da. Zientziarekiko zaletasuna piztea, eta horrez gain, talde-lana eta sormena sustatzea, eta, medioa kontuan hartuta, teknologia berrien trebetasuna hartzea helburu duen olinpiada horretan bigarren sarituak izan dira Eleizaldekoak, 41 ikasgelaren artetik. Zientziari eta teknologiari lotutako hainbat lan burutu dituzte, esaterako, 2008. urtea patataren nazioarteko urtea izanik, horren inguruko lan bat egin behar izan dute. Guztira, zazpi lan aurkeztu behar izan dituzte, urrian hasi eta maiatza bitartean. Lanetan originaltasuna eskatzen zieten.
Eleizaldeko hogei bat ikaslek parte hartu dute sakonean olinpiada horretan, nahiz eta bidean noizean behin beste gelakide batzuk ere aritu izan diren.
Hileroko proba hoberenarentzat ere sariak izan dira, baina sari nagusiak pasa den asteburuan banatu zituzten. Eleizalde ikastolako ikasleek Plentziako aterpetxean bi eguneko egonaldia izango dute, egonaldia kirola praktikatzeko aprobetxatuz.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.