
2008-06-03 | 17:41:04
Asier Beitiak Bizkaiko bertsolari txapelketako finala jokatuko du.
Bizkaiko Umeen eta Gazteen XXV. Bertsolari Txapelketako bat-batekoen finalean izango da etzi Bilbon
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Bizkaiko Umeen eta Gazteen XXV. Bertsolari Txapelketaren bat-batekoen finalean izango da Asier Beitia bermeotarra. Finala etzi jokatuko da Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan.
Bermeotarra finalean izango den eskualdeko gazte bakarra izango da. Hamabost eta hamazortzi urte bitartekoen artean lehiatuko da.
Maiatzaren 23an Ondarroako Zubi Zahar ikastolan izan zuen bat-batekoen kanporaketa saioa eta bere burua «nahiko ondo» ikusi zuela esan du Beitiak. Sei bat lagun egon ziren eta bermeotarrak finalera pasatzea lortu zuen.
Beraz, etzi Bizkaiko txapela egongo da jokoan. 11:00etan hasiko da bertso saioa eta bertan aukeratuko dute aurtengo txapelduna.
Bermeotarrak «apur bat urduri» dagoela esan du, baina «dena emateko prest».
Beitiak urteak daramatza Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatutako bertsolari txapelketan parte hartzen. Eleizalde ikastolan ikasten zegoela hasi zen eta orain institutuan dagoela jarraitzen du txapelketara aurkezten. «Aurten laugarren urtea da txapelketa honetan parte hartzen dudana».
Bizkaiko txapelduna izendatzeaz gain, etziko finalak Euskal Herriko finalera nortzuk joango diren erabakiko du.
2008-06-16
kontuan izan behar da bertso lehiaketan aurkeztu dena ez dela asier beitia, bere anai nagusia Aitor baizik
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.