
2008-05-29 | 13:01:41
Zazpi urte eta gero, dantzari txikien jaia berriro Bermeon
Busturialdeko XXII. Dantzari Txikien Jaia izango da domekan; 11:30ean kalejira egingo dute eta ostean dantzaldia.
Azkenekoz duela zazpi urte egin zuten eskualdeko dantzari txikien jaia Bermeon. Aurten Busturialdeko XXII. Dantzari Txikien jaia izango da; hamar dantza taldek parte hartuko dute, lau urtetik hamalau urtera arteko 500 bat ume elkartuz.
Historia guztian zehar Bermeon egiten den hirugarren aldia izango da domeka honetan. 11:30ean kalejira egingo dute Taraskatik irten eta Lameratik pasatuz Artza frontoiraino. Dantzaldia frontoian bertan izango da, 12:00etan hasita. Gaizka San Pedro Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko presidentearen esanetan, «bi ordu inguruko ikuskizuna izango da». Dantzaldia ikustera joateko sarrera dohainik izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.