
2008-05-27 | 13:30:15
Laguntzarik hartuko ez dutela jakinarazi diete arrantzaleei
Arrantzaleak atzo bildu ziren Espainiako Arrantza ministroagaz; barikuan arrantzaleek manifestazioa egingo dute Madrilen euren egoera salatzeko.
«Dirurik ez dagoela, eta beraz, laguntzarik hartuko ez dugula esan digu Espainiako Arrantza Ministroak atzo izan dugun bileran». Iņaki Zabaleta Bizkaiko Kofradietako presidenteak bilerara joan zirena baino okerrago atera zirela adierazi du. Diru laguntza barik geratu direla eta gainera inolako irtenbiderik eman ez dietela esan du Zabaletak. «Hauteskundeen aurretik dena dirua egongo zela eta Solbesek inolako arazorik ez zegoela esan zigun eta orain esan digute dirua bildu ere gutxiago biltzen dela eta seguruenik datorren urtean oraindik gutxiago egongo dela».
Egoera ikusita, barikuan manifestazioa deitu dute Madrilen. «Hortik aurrera ikusiko dugu zer pasatzen den. Egia da huelga mugagabe bat egiteko moduan ez gaudela, atunaren kanpaina ere galduz gero urte guztia galduko genukeelako. Ez da beste arrantza batzuen moduan».
Izan ere, atunaren kanpainari datorren hilaren hasieran ekingo diote. Orain txalupak prestatzen ari dira atunetan irtetzeko. «Aurten inoiz baino beranduago goaz. Petroleoak duen prezioagaz ezin leike itsasora abenturan joan». Normalean maiatzaren amaierarako joaten dira atunetan, baina petroleoaren prezioagaz «jendea beldur handiagaz dago».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.