Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko abenduak 3, Eguaztena

2008-05-26 | 15:22:04

Saltzaileak pozik agertu dira Arrain Azoka Elkarteak egindako inkestan

Bego Gangoiti azokaren koordinatzaileak «produktu berriek harrera ona izan dute»-la adierazi du.

XIV. Arrain Azokaren «balorazio oso ona» egin du Bego Gangoiti azokaren koordinatzaileak. Saltzaileak ere pozik agertu direla adierazi du, Arrain Azoka Elkarteak burutu duen inkestaren bitartez azokan izan diren saltzaileek jakitera eman dutenez.
Saltzaileek inkestetan salmenta aldetik iazko antzera ibili direla adierazi dute eta orokorrean pozik daudela izandako salmentekin.
Hala ere, oraindik ez dute datu zehatzik, oraindik Arrain Azoka Elkartekoak batzeko itxaroten daude eta datu zehatzagoak orduan emango dituzte jakitera.
Gangoitik bai esan du, «produktu berriek harrera ona izan dute»-la. «Bisitari asko produktu berriez interesatuta izan dira».
Hiru eguneko azoka izanik, hainbat bisitari pasatu dira. Barikuan jende nahikoa izan bazen ere zapatuan eta domekan jende gehiago izan zela adierazi du azokaren koordinatzaileak. «Nahiz eta eguraldiak behar moduan lagundu ez, bisitari aldetik polito egon da orokorrean hiru egunetan zehar».
Bisitarien artean batez ere bizkaitarrak izan dira, baina Gipuzkoa eta Alemaniatik etorritako jende ugari ere izan zen.
Bestalde, azokaren baitan antolatutako ekimenei dagokienez, «aurreko urteko moduko parte-hartzea izan da. Momentu batzuetan eguraldiak jendea azokatik beste leku batzuetara mugitzea ekarri du, esaterako, Juan de la Cosa ospitale-ontzia bisitatzera edota arrain salmenta itxurak ikustera». Ekimen arrakastatsuenen artean, barikuan arrain salmenta itxurak izan dira barikuan. Eta zapatuan eta domekan, Juan de la Cosa ospitale-ontzira bisitak.
Aste honetan balorazio zehatzago bat egingo dute, urtero Arrain Azoka hobeago bat antolatzeko asmoz. Printzipioz gustura daude hiru egunetan jendearen aldetik izan duen harreragaz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.