
2008-05-16 | 14:19:45
Ilaski Serranorentzat izango da aurtengo Arrain Azokako Hegaluze Saria
Horrekin batera, aurten Peņa Bizkai Buruk Athletic-eko Javier Martinezi emango dio saria.
Ilaski Serrano bermeotarrarentzat izango da aurtengo Arrain Azokako Hegaluze Saria. Serrano egun Euskadi mailako hedabideetan dago lanean, eta epaimahaiarentzat bere bermeotartasuna izakeran eta hizkeran «harrotasun osoz» azaltzen duela-eta berak merezi du aurtengo Hegaluze Saria jasotzea.
Bestalde, Hegaluze Sariagaz batera urtero bezala Bermeoko Peņa Bizkai Buruk ematen duen saria ere egongo da. Aurten Athletic-eko Javier Martinez jokalariarentzat izango da.
Sari banaketa datorren barikuan izango da, Arrain Azokaren inaugurazioa egin ostean, Gizarte eta Kultura Etxean egingo den ekitaldi berezian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.