
2008-05-14 | 14:21:49
Amaia Aboitiz eta Nagore Beitia dira IV. Bertsopaper lehiaketaren irabazleak.
Gaur goizean izan da sari banaketa Nestor Basterretxea aretoan.
Amaia Aboitiz eta Nagore Beitia izendatu dituzte IV. Bertsopaper lehiaketaren irabazle bezala. Amaia Aboitiz hamabi eta hamalau urte bitartekoen artetik eta Nagore Beitia hamalau eta hamazortzi urte bitartekoen artetik.
Sari banaketa gaur goizean izan da Nestor Basterretxea aretoan; bertan ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleak izan dira.
Hain zuzen, bertsopaper lehiaketa Euskara sailak herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatzen duen ekimena da, oraingoa laugarren aldia izanik.
Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, «gazteen artean bertsozaletasuna sustatzeko asmoz». Hori dela eta, irabazleek ez ezik, parte-hartzaile guztiek jaso dute saria gaurko ekitaldian, hain zuzen, bertsozaletasuna lantzen jarraitzeko materiala.
Bestalde, maila bakoitzeko bigarren sailkatuari aipamen berezia egin diote. Lehen mailan (12-14 urte bitartekoetan), Irati Ortube izan da bigarren saritua eta bigarren mailan (14-18 urte bitartekoetan), Aitor Beitia ¬irabazlearen neba¬.
Ekitaldia bertso saio bihurtu dute; alde batetik, Xabier Enbeita bertsolaria izan da parte-hartzaileei eta irabazleei bertsoak kantatzen, eta bestetik, irabazleek euren bertsoak kantatu dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bertsopaper lehiaketaren sari banaketa, gaur goizean, Nestor Basterretxea aretoan
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.