
2008-05-12 | 16:51:45
Bizkaiko arku-ehiza txapelketa Bermeon izango da
Datorren domekan, maiatzaren 18an, izango da, Bermeoko Sollube mendiko trebakuntza esparruan.
Datorren domekan, maiatzaren 18an, 09:00etatik aurrera Bizkaiko arku-ehiza txapelketa egingo dute Bermeoko Sollube mendiko trebakuntza esparruan. Aurtengoa Bizkaiko arku-ehizaren hamargarren edizioa izango da.
Bizkaiko arku-ehiza txapelketan parte hartzeko datorren barikua, maiatzaren 16a baino arinago eman beharko da izena 944270528 telefonoan. Izen-ematea bost euro izango da, txapelketa hasi aurretik ordaindu beharko da.Parte-hartzaileek indarrean izan beharko dute aurkeztu behar duten federazio txartela eta asegurua.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.