
2008-05-12 | 16:42:40
Hainbat lagun hurbildu ziren zapatuan Benito Barruetari buruzko jardunaldira.
Artistaren bizitza eta obra aztertu dituen Andone Narvaezek Barruetari buruzko hainbat datu jakitera eman zituen.
Ohi baino beteago egon zen Nestor Basterretxea aretoa zapatu eguerdian. Barrueta Arte Elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzaz, Benito Barrueta artista bermeotarraren obra ezagutzera emateko jardunaldia antolatu zuen. `Benito Barruetaren omenezko erakusketa´ inauguratu zuten lehenengo eta ondoren Barruetaren bizitzaz eta obraz aritu zen Andone Narvaez Gofinondo, zenbait urtez artista bermeotarraren arrastoak jarraitzen ibili dena. «Aitari esker txikitatik ezagutzen dut Barruetaren obra. Enkarguz hasi nintzen Barruetaren bizitza eta obra aztertzen eta azkenean oso gustura sentitu naiz, Barruetarekin liluratuta».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.