
2008-05-07 | 12:40:35
Benito Barruetaren omenezko jarduerak antolatu dituzte
Zapatuan artista bermeotarraren lanen erakusketa inauguratuko dute eta ondoren hari buruzko hitzaldi bat emango dute.
Barrueta Arte Elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzaz, jarduera batzuk antolatu ditu `Benito Barruetaren omenezko erakusketa´ lelopean. Batetik, artista bermeotarraren lanekin osatutako erakusketa bat izango da ikusgai Nestor Basterretxea aretoan. Zapatuan egingo dute erakusketaren inaugurazioa. Artistaren 22 lan aukeratu dituzte erakusketarako, gehienak bilduma pribatuetatik ateratakoak. Erakusketa hilaren 25era bitartean ikusgai izango da.
Bestetik, Barrueta Arte Elkarteak hitzaldi bat ere antolatu du zapaturako. Erakusketaren inaugurazio ofiziala egin eta jarraian, 13:00ak bueltan, izango da hitzaldia `La vida y obra de Benito Barrueta´ izenburupean. Hizlaria bermeotar margolariaren bizitza eta obra ikertu dituen Andone Narvaez Gofinondo izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.