
2008-04-30 | 20:44:38
Fisikoki "ondo" baina "psikologikoki jota" dagoela esan du Gotzon klemosek
12:40ak bueltan heldu dira euskal arrantzaleak Madrildik Loiuko aireportura.
"Fisikoki ondo nago, baina psikologikoki jota". Hala adierazi dio gaur arratsaldean Gotzon Klemos gernikarrak Busturialdeko hitzari. Eta sei egunez bahituta izan ostean orain familiarekin egoteko gogoa besterik ez duela gaineratu du. Hala ere, arrantzale gernikarrak enpresak egindako lana azpimarratu gura izan du: "Momentu guztietan ahaleginak egin ditu gure bizia arriskuan ez jartzeko eta ahalik eta lasterren etxera buelta gintezen".
Deklaratzera joateko deirik ez
Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak `Playa de BakioŽ atunontziko arrantzaleak galdekatuko zituela jakinarazi zuen astelehenean, bahiketa ikertzeko izapideak ireki ostean. Hala ere, oraindik deklaratzera joateko deirik ez dutela hartu jakinarazio dio Klemosek Hitzari.
Ontzien segurtasuna bermatu
Bestalde, Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza eta Arrantza sailburuak arazoari irtenbidea bila diezaion eskatu dio Espainiako gobernuari; Ozeano Indikora arrantzatzera doazen ontzien segurtasuna bermatzeko. Klemosen ustez, neurriak hartu behar dituzte lehenbailehen. "Bestela, piratak euren uretatik irten eta geroz eta urrunago helduko dira, eta gure arrantza guneetatik botako gaituzte". Diego Lopez Garrido Europar Batasunarekiko harremanetarako Espainiako estatu idazkariak 27 herrialderen babesa lortu zuen atzo pirateriaren aurka neurriak hartzeko.
Eguerdian heldu dira Loiura
`Playa de BakioŽ atunontziko arrantzaleak 12:40ak bueltan heldu dira Loiuko aireportura. Bertan hainbat lagun izan dituzte zain Bilboko aireportuan. Senideez gain, Eusko Jaurlaritzako hainbat kide izan dira; besteak beste, Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta atunontziko enpresa armadoreko arduradunak. Ondoren, Gotzon Klemos arrantzale gernikarrak, bost arrantzale euskaldunen izenean hitz egin du hedabideen aurrean. Klemosek eskerrak eman dizkie hedabideei, Gobernu zentralari eta Eusko Jaurlaritzari izandako jarreragatik. Bestalde, "oso nekatuta" daudela eta beren "familiekin egoteko gogoa besterik ez" dutela adierazi du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.