Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Bermeo
2008ko urriak 12, Domeka

Azken ordukoak

2008-09-25 | 16:30:33

Ia 5.500 euro bildu ditu Minbiziaren Aurkako Bermeoko Batzorde Lokalak

Jasotako diru hori prebentziora, laguntza ematera eta ikerkuntzara bideratuko dutela iragarri dute.

Ez du erantzunik

2008-09-23 | 15:57:04

Hamalau kaletako espaloiak egokituko ditu Udalak

Horrez gain, baldosa berezi batzuk jarriko dituzte itsuek zebra bideak non dauden jakin dezaten.

Ez du erantzunik

2008-09-18 | 16:01:53

Hegazkinaz gain, Somaliara ontziak bidaltzeko eskatu dute ANABACeko armadoreek

Hala ere, Indiako Ozeanora hegazkin militarra bidaltzeko erabakia «lehen pauso» gisa hartu dute.

Ez du erantzunik

2008-09-17 | 18:28:15

Hegazkin militar bat bidaliko du Espainiak Indiako Ozeanora

Bertaratuko diren 90 militarrek zaintza lanak baino ez dituzte egingo, EBri piraten berri emateko.

Ez du erantzunik

2008-09-17 | 15:40:56

Ozeano Indikoan dagoen ontzi bateko arrantzalea hil da bihotzekoak jota

Urtebetean Indiako Ozeanoan hil den hirugarren arrantzalean dela salatu du LABek

Bermeoko Atunsa enpresarentzat lan egiten zuen arrantzale bat hil zen atzo, Indiako Ozeanoan. Ontzian itsasoan lanean zela gertatu zen ezbeharra, herenegun. Atunsa enpresako arduradunek baieztatu egin dute arrantzalea itsasoan hil zela, eta «antza denez, bihotzekoak jota» hil zela. «Heriotza naturala izan da, eta edonon gerta» zitekeela gaineratu dute. Galiziakoa zen zendutako arrantzalea, eta enpresako arduradunek ez dute haren adinaren berri eman nahi izan.

Ez du erantzunik

2008-09-17 | 11:17:56

Europatik eskatu ezean Somaliara ontzirik bidaliko ez duela agertu du orain Espainiako Gobernuak

Diego Lopez Garrido Europar Batasunerako Espainiako Estatu idazkariak iragarri zuen herenegun hegazkinak eta ontziak bidaliko zituztela, baina orain ukatu egin du informazio hori Kanpo Harremanetarako Ministerioak. Armadoreak Bermeon batzartuta daude.

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.