
2008-07-03 | 17:52:13
Gorpu bat aurkitu du Ertzaintzak Bermeoko Tonpoian, Tala parean
Gizonezko baten gorpua atera dute uretatik
Gorpu bat aurkitu du Ertzaintzak Bermeoko Tonpoian, Tala parean. 13:45ak aldera telefono dei bat hartu du, uretan hildako baten gorpua izan zitekeena zegoela abisatuz. Ertzaintzaren helikoptero bat eta zodiak bat hurbildu dira, eta gizonezko baten gorpua atera dute uretatik. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakinarazi duenez, oraindik ez dute gertaerari buruzko informazio gehiagorik.
2008-07-01 | 12:32:34
Bilbao: «Urte hasieran debekuarekin gerta daitekeenak kezkatzen gaitu»
Aurelio Bilbao Bermeoko Arrantza Kofradiako idazkariak «etorkizun beltza» iragarri du arrantzaleentzat.
2008-06-30 | 17:54:53
Antxoa hartzeko debekua luzatzea erabaki du Europar Batasunak
Zientzialarien bi txosten kontutan hartuta hartu du erabakia.
2008-06-26 | 12:54:56
Ia 300 milioi euroko inbertsioak lortu ditu udalak azpiegituretarako
Legegintzaldian urtebete egin ondoren, EAJren udal gobernuak balorazio «positiboa» egin du.
2008-06-25 | 17:35:39
Aztik aurkitutako ontzia Bou Nabarra ez dela berretsi du Jaurlaritzak
Kresala elkarteak egin du azterketa. Ontzi honek ez ditu Bou Nabarraren ezaugarriak.
2008-06-17 | 12:36:04
Bihartik aurrera itsasora aterako dira arrantzaleak
Atunaren kanpainarekin hastea erabaki dute
Greba bertan behera uztea eta itsasora ateratzea erabaki dute Bermeoko arrantzaleek. Bihartik aurerra, beraz, atunaren kanpainarekin hasiko dira Bermeokoak ere. San Pedro kofradiako arduradunek jakinaarzi dutenez, "batzuk bihar aterako dira, baina beste batzuk ezin izango dute bihar itsasora joan, motorrak prestatu barik dituztelako edota itsasoan eguraldi txarra dagoelako". Aukera dutenean, hala ere, denak aterako dira atuna arrantzatzera.
2008-06-13 | 09:58:51
Erreskateaz "ezer" ez dakitela diote 'Playa de Bakio'-ko marinelek
Pirateria delitua ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu Bilbora etorri da gaur Bermeoko 'Playa de Bakio' atunontziko tripulazioari eta Atunontzi-izozgailuen Armadoreen elkarteko (Anabac) gerenteari deklarazioa hartzeko. 09:00etan iritsi da epailea Bilbora eta marinelak, aldiz, 10:00etan heldu dira, senideez lagunduta.
2008-06-11 | 11:55:59
Bermeoko ontziolak bere instalazioak handituko ditu uda honetan
315 metro kuadroko instalazioak ditu orain. Lanak egin ondoren 670 metro kuadro izango ditu.
Jaiak
Mundakako jaiak
MUNDAKA, Mundakan - 2008-06-21
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.