Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko ekimena aurkeztu dute Bermeon

2012/02/16
Nork

Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutarazteko asmoz, Euskal Herriko Musika Etxeek Etxepare Euskal institutuaren eta Xarxa Cases de la musica popular de Catalunya taldearen laguntzagaz, Mugetatik kanpo: Euskal Rocka Katalunian izeneko ekimena antolatu dute. Ekimen hori aurkezteko dira gaur, Bermeoko Kafe Antzokian.
Ekimen barri horren nondik norakoak azaltzeko agertu dira gaur Bermeoko Kafe Antzokian, herriko alkate Idurre Bideguren, Euskal Herriko Musika Etxe Sareko kide Amets Rodriguez eta Asier Santos eta Planetaleta musikaria.
Euskal Herriko Musika Etxeek bultzatutako ekimen horren helburu nagusia, mugetatik kanpo talde euskaldunei bultzada emotea dela azaldu dute gaurko aurkezpenean; hala, ezagutzera emon ahal izateko eta horien publikoa areagotzeko. Horretarako, «ezinbestekoa da oinarri baztuk ezartzea gure sortzaileak mugetatik kanpo Euskadi eta kalitatea kontzeptuekin erlazionatzeko», adierazi dute.
Euskal Herriko Musika Etxeen sareak Getxoko Moby Dick taldea eta Planetaleta musikaria eta  Gernika-Lumoko The Riff Truckers taldea hautatu ditu euskal rock-a ezagutarazteko bide horri ekiteko. Aretoei dagokionez, Bermeoko Kafe Antzokia, Gasteizko Jimy Jazz, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Bilborock erabiliko dituzte aipatu proiekturako. Dena den, horiez gain, beste leku batzuk be erabiliko dituzte, aurrerantzean gauzatuko dituzten ekimenetarako. Horren harira, aretoez haratago doan ekimena dela argi utzi nahi izan dute; izan be, «filosofia bat be bada». Kaleak, aretoak, herria… ahalik eta leku gehien hartuko dituzte.
Moby Dick, The Riff Truckers eta Planetaleta musikari bizkaitarrak datorren astean Kataluniarantz abituko dira, bertako zenbait aretotan euskal rocka eskaintzeko. Hain zuzen be, hilaren 23an Matarón, 24an Terrasan eta 25ean L´Hospitaleten emongo dituzte kontzertuak.
Euskal Herriko musika taldeek ekimenean parte hartzeko aukera dutela gogorarazi dute antolatzaileek; horretarako, facebook sare sozialaren bitartez emon beharko dute izena; hain zuzen be, Euskal Herriko Musika Etxe sarea profilean. Euren webgunea (www.musiketxeak.eu) belantzen ari direla aipatu dute.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten