Bermeoko portuan zegoen itsas txakurra askatuko dute zapatuan

2012/02/16
Nork

Urtarrilean Bermeoko portuan ikus zitekeen foka gris kumea Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentrora eroan zuten, konjuntibitisak jota zegoelako. Gaur egun, egoera onean dago itsas txakurra, eta hori dela eta, zapatuan 11:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorrikoek Matxitxakotik lau miliatara aske utziko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorriko beharginek eroan zuten itsas txakurra Bermeoko portutik Gorlizera urtarrilean. Izan be, Bermeoko portuan egun batzuk igaro ostean, animaliak begietako batean gaixotasunen bat zuela jakinarazi zieten AMBARekoek fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentroko langileei. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko zentro horretako langileak Bermeoko portura hurreratu ziren, animaliak ezkerreko begian traumatismo bat zuela egiaztatuz. Hori dela eta, Gorlizko zentrora eroatea erabaki zuten, han artatzeko. Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi zutenez, konjuntibitis larria zeukan itsas txakurrak, eta begiaren barruko ganberari eragin zion zauri batek keratitisa edo kornearen ur-zuria be sortu zion.
Pisua berreskuratuta
Aurreikusten zutena baino aste bete gehiagoz izan dute aipatu zentroan itsas txakurra, «itsasora bueltatzeko pisua berreskuratu duen arte». Zapatuan, AMBAR elkartekoen Hegaluze ontzitik askatuko dute itsas txakurra.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten