Juan Pablo Dieguezen osasun egoerak ez du hobera egin

2012/02/13
Nork

18/98 auzian kartzelatutako Juan Pablo Dieguez Bermeoko bizilaguna Bermeoko etxean da abenduaz geroztik. Egunerokotasunean ondo moldatzen den arren, bere egoera psikologikoak kezkatzen du haren alaba Bittori Dieguez; izan be, azaldu duenez, kartzelatik irten eta denbora gutxira, psikologikoki ez zegoela ondo nabaritu zioten familiakoek. «Entzun entzuten du jendeak dioena, baina ez du jaramonik egiten; bere munduan balego bezala sentitzen dugu», dio alabak.

Bermeoko bizilaguna 2009ko apirilaren 30ean atxilotu zuten. Sei urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta Basauriko kartzelan ari zen betetzen. Prostatako minbizia du Juan Pablo Dieguezek eta zegokion tratamendua jasotzeko etxera bidaltzeko eskaera egin zioten abokatuek espetxe zuzendaritzari, medikuen txostenak aurkeztuz horretarako. Hala, horretarako baimena eman zioten 2011ko urtarrilaren 20an, bere mugimenduak kontrolatzen dituen pultsera jarrita. Ordutik, 2011ko abendura arte Bilbon bizi izan da; abenduaz geroztik, ostera, Bermeoko etxean  dago, emazteagaz batera.

Hainbat erorketa

Urtebete pasatxo igaro da orduko hartatik. Dieguezen alabak azaldu duenez, «minbizia nahiko ondo darama». Dena den, belaunak txarto dituela dio. Protesiak ditu belaun bietan eta mina arintzeko txaplatak ditu belaunetan. Ebakuntzaren zain daudela dio. «Ez dakigu zergatik, baina sendagileek ez diote ebakuntza egin gura», dio alabak. «Sarritan erortzen da, ezagutzen ez ditugun arrazoiak tarteko», gaineratu du; «astebetean bost alditan be erori da». Minbiziaz eta belaunetako arazoaz gain, loaren apnea be badu; horregatik, lo egiteko arnasteko makina behar du.

Gaixotasunak gaixotasun, egunerokotasuna nahiko ondo daramala dio haren alabak. 11:00etatik 19:00etara kalean ibiltzeko aukera du Juan Pablo Dieguezek; hala, egunero-egunero goizean kalera irten eta paseatzera irtetzen da, txakurragaz batera. Erosketak egin, eta etxera joaten omen da bazkaltzera; ostean, siesta egiten duela dio alabak. Eguen oro Basauriko espetxera joan behar izaten du sinatzera, eta bertara doala aprobetxatuz, alabaren etxera joaten da bazkaltzera. Gabonetan familiagaz afaltzeko aukera izan zuen Bilbon; izan be, 11:00etan irten eta hurrengo eguneko 18:30ean Bermeoko etxera bueltatzeko aukera izan zuen Dieguezek.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten