Basauriko espetxean jarraituko du Unai Hernandezek, gehienez hiru hilabetez. Hain zuzen, bere bikote den Olatz Egigurenen kartzela berera eroateko eskaera egin behar du orain Hernandezek, eta espetxe zuzendaritzak eskaera horren ganeko erabakiren bat hartu bitartean Bizkaiko espertxe horretan jarraituko du preso.
Almeriako (Espainia) kartzelan dute preso Egiguren, eta harek dagoeneko egina du bere bikoteagaz kartzela berean jartzeko eskaera.
Hernandezen atxiloketa salatzeko, bestalde, 50 lagun inguru batu ziren barikuan Bermeon
Urtero legez, Alde Zaharreko Haitz Nagusije Auzo Elkarteak Frantxuen Haitzak garbitu ditu. Horretarako Udalaren laguntza izan dutela adierazi dute zenbait baliabide utziz; zabor poltsak, edukiontziak [...]
Irakurri gehiago









