Udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka dagoela salatu du Bilduk

2011/10/31
Nork

Kudeaketa gardenagaz konpromisoa hartu zuela eta, Udalaren egoeraren barri emoteko jendaurreko agerraldia egin du Bermeoko Bilduk. Besteak beste, 2011ko udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka aurkitu dutela salatu dute Idurre Bideguren alkateak eta zenbait zinegotzik. Horrez gain, Bermeoko Udalaren baitako Beruala S. A. elkarteak, orotara, 13.000.000 euroko zorra daukala be azaldu dute.

Nabaritu dituzten desorekei dagokienez, aurrekontuan hainbat gastu  agertu ez izana salatu dute; Lamerako behegainarena (873.795 euro), Almikako bidearena (200.000 euro), Zaharren egoitza pribatuari prestakuntza ikastarorako emondakoa (149.000 euro), Lanbide Hastapenarena (113.575 euro), Uemarekiko zorra (lehen, 36.000 euro; orain adostutakoa, 23.425 euro), telefonoa, gasa eta argindarra bezalako gastu arruntena (180.000 euro) eta Mañuko idi probena (27.180 euro), kasurako. Horren ondorioz, desoreka ia bi milioi eurokoa dela nabarmendu dute.
Beruala elkarteak egun bizi duen egoera be izan zuten hizpide Kafe Antzokira hurbildutako herritarren aurrean. Beruala (Bermeoko Urigintza Barriztatzeko Elkartea) alde zaharrari bizitasun handiagoa emoteko sortu zala gogorarazi zuten. Baina, Berualaren gaur egungo egoera ekonomikoak aho zabalik utzi zituen asko eta asko; izan be, Berualak gaur egun 13.000.000 euroko zorra duela jakinarazi zuten.

 

«Alarma faltsuak» sortzea leporatu dio Bermeoko EAJk koalizioari

Bilduk Udalaren egoera ekonomikoaren errepasoa eginda, koalizioaren jokabidea kritikatu du EAJk, asmo bakarra «herritarrak engainatzea» eta «alarma faltsua sortzea» izan direla azalduta. Bermeoko EAJk azaldu duenez, «erakunde publikoetan gastuak beti dira sarrerak baino handiagoak» eta, beraz, jeltzaleen ustez, egoerak «ez du inor ikaratu behar». Diotenez, Udalak jasotzeko dituen sarrerak izeneko kapitulua falta zen Bilduren aurkezpenean, Babeseko etxeen salmenta, Umproren eta Zalloren fabrika barriaren kitapena eta Izartu programaren diru laguntzak aipatuz.

Horrez gain, Bilduren jendaurreko agerraldia «antzezpentzat» jo du EAJk. «Antzezpen» horren izateko arrazoia «bost hilabetetan erakutsitako gaitasunik eza eta programafalta estali beharra» dela deritzo EAJk. Halaber, udal tasa eta prezio publikoetan iragarritako igoera justifikatu beharra daukala be uste du alderdi jeltzaleak. «Horretarako guztirako herritarrak engainatzea hartu dute jokabidetzat».

EAJren ustez, «derrigorrezkoak ez diren alarma faltsuak» sortu beharrean, konponbideak jarrri beharko lituzke Bilduk mahai gainean, «egon badaude-eta». Oposizioan egonda, EAJk «arduraz» jokatuko duela esan dute, «herritarren interesak defendatuz, eta horien aurka doazen jokabide guztiak salatuz».

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten