Zergak eta tasak KPIra egokituko ditu Udalak 2012an

2011/10/25
Nork
Bermeoko Udalak azken Osoko B ilkuran 2012rako ordenantza fiskalak onartu zituen. Hala, Udalerako «ekonomikoki legealdirik gatzenetarikoari» aurre egiteko, baliabideen optimizazioaren, zerbitzuen murrizketarik ezaren eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen alde agertu da Bermeoko Udala. Hori horrela izan dadin, beste hainbat neurriren artean, zerga eta tasak KPIra egokitzeko erabakia harru du Udalak.
«Ongizate estatua krisian dagoela esaten dutenekin ez gatoz bat», azaldu zuen azken Osoko Bilkuran Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. «Egin behar duguna da, baliabideak era onenean aprobetxatu, eta etorkizunean herriak jasan ahal izango dituen zerbitzu publikoak emon».
Azken finean, 2012.urterako onartutako ordenantza fiskaletan neurri batzuk hartu ditu Udalak, prezio fiskala birbanatze aldera, zerga eta tasak familien errealitate ekonomikoetara egokituz; hala, gehien daukanari gehien eskatuko zaio. Horretarako, datorren urtean tasa eta zergak KPIra egokituko dituzte. Era berean, tasak eta prezio publikoak zerbitzu baten truke ordaintzen direla kontutan hartuz, Udalak prezio publikoak zerbitzuen kostuen arabera ezartzea erabaki du, Udalak eta herritar guztiek kostu horren zatirik handiena gain ez hartzekotan.
Udaleko zerbitzu guztien kostu unitarioen azterketa sakona egin ondoren, Kirol Patronatuan eta Gizarte Ongizatean prezioen igoerak sumatuko dituzte herritarrek. Udal Zaharren Egoitzan, esaterako, orain arte gaituen eta ezgaituen artean izandako tasa  bereizketa hori kendu eta tasa bera ordainduko dute guztiek; izan be, «errealitateak esan digu denak garela ez gaituak». «Ordaintzeko duenak ordaindu egin beharko du, ez daukanak, ostera, ahal duen beste ordainduko du, beti izanik egoitzan lekua».
Kirol Patronatuan be herritarrek nabarituko dute prezio igoera; hain zuzen be, urteko kuotaren %4aren igoera emongo da, Bermeon erroldatuta daudenentzat. Herrian erroldatuta ez daudenentzat, aldiz, igoera nabarmenagoa izango da; alegia, %10ekoa.
Bestetik, familia ugarikoak direnek hobari bat jasoten dute, familiaren diru-sarrerak kontutan hartu barik. Bermeoko Udalak horren aurrean, hobariak familia ugari bakoitzeko diru sarreren arabera emotea proposatu du. «Gauza bat da famili hauei erraztea, baina beste gauza bat da familia guztiei diru kopuru bera emotea», diote Udaletik.
Bermibus zerbitzuari dagokionez, txartelaren prezioan igoera nabarituko dute erabiltzaileek; lehengo 0,20 euro barik, 0,50 ordaindu beharko dute. Datozen hilabeteotan autobus barria izango dute herritarrek; sarbide egokiagaz, plaza kopuru gehiagogaz, elbarrituentzako erreztasunekin...
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten