Zenbait aldaketa aurreikusiz, Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du

2011/10/25
Nork
Bermeoko Udalak urriaren 20an ospatutako Osoko Bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin betiko onartu du; lehen aurreikusitako eremu batzuk etenda geratu dira, eta puntu estrategiko batzutan aldaketak egitea aurreikusi dute.
Duela 6 urte inguru hasi ziren aipatu plana garatzen, eta azkenean, Osoko Bilkurak Plan Orokorra onartzea lortu dute Bermeon.  Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herriko garapen urbanistikoa antolatzeko tresna garrantzitsua dela uste du. Gainera, herriak duen orografia dela eta arazo bat daukala uste du.
«Guk gure eskualdearen alde egiten dugu», azaldu du Bermeoko Udalak. Horregatik, eta herriko garapena gehiago ez atzeratzeagatik, Bermeoko Udalak plana onartu du etorkizunean plan berezien bitartez aldaketak agiteko asmoa erakutsiz. Besteak beste, etorkizunean geltoki intermodala egiteko aukera aurreikusten du Udalak; autobus, tren edo bestelako garripo publikoak batzen dituen geltokia, alegia. Horretarako, Udalak datozen lau urteetan proiektu hau jorratzeko lan egingo du, plan berezien bidez, plan orokorrean txertatuz.
Bestalde, gune berdeak errespetatzearen alde egingo du Udalak; hala nola, Bermeoko hilerriaren aurreko berdegunearen azpian lur azpiko aparkalekuak egitea debakatu du.
Kiroldegi pista, eskualdekoa
Gainera, industria gunea be aldatu beharreko beste gai garrantzitsu bat dela uste du Udalak. Azkenik, Bermeoko Udalak kiroldegi pista eskualdekoa izan behar dela defendatzen du. «Ez digu axola nun kokatu pista; Bermeon egitea zaila izango da daukan orografia kontutan hartuta, baina herri bakar batek ezin du bere gain hartu, mantentzeko behar den azpiegitura eta kostua handiak dira eta».
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten