“Interesatutako zaletasuna da niretzat idaztea”

2011/10/13
Nork
Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du.
Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan?
Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute.
Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori?
Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako teoria zientifikoetan. Historian zehar sortutako hainbat enigmaren azalpena emoten, eta horiei benetako esanahi sinesgarria emoten saiatu naiz. Gizakiaren jatorriaren eta patuaren azalpena emoteaz arduratu naiz.
Nondik datortzu liburuaren ideia?
Ez nuen liburua idazteko asmorik; nire emazteagaz egindako apustu batengatik hasi zen dena. Hain zuzen be, nire emaztea irakurtzen zegoen liburua baino entretenigarriagoa egingo nuela esan nion, eta berak ezetz. Afari bat jokatu genuen. 20 orri idatzi nituen, eta hortik, azkenean, 800 orri. Hasieran ideia bat nuen buruan, eta azkenean, beste bat izan dut. Nik, idaztekotan, film baten gidoia idatziko nuke. Eleberri bat baino, gidoi original bat idaztea zen nire asmoa. Baina idazten joan nazen heinean buruan neukan ideia aldatzen joan da. Zazpi urte behar izan ditut liburua kaleratzeko; bi urte liburua bera prestatzen igaro baititut; alegia, zuzentzen, aldaketak egiten... Bloga be sortu dut - www.elarquitectodeltiempo.com- eta horretan be igaro dut denbora. Argitaletxekoei erakutsi nien 20.000 bisitari izandako bloga, eta hori ikustean harrituta geratu ziren; horregatik deitu naute hain epe laburrean.
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten