`Geurien be bai´ egitasmoa ekintzaz beterik dator

2011/10/13
Nork
Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan.
Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik.
Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz.  Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta.
Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa  landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute.
Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara erosoago erabiltzeko erremintak eta bideak emon.
Bestalde, Bermeoko telefonoek zein hizkuntzatan berba egiten duten jakin nahi izan dute eta horretarako, herritarrekin harremana duten erakundeetara deitu dute. Guztira, 100 dei baino gehiago egin dituzte; euskaldun gehienek telefonoa euskaraz hartzen duten arren, beste batzuk ez. Gainera, erantzungailu automatikoek ez dakitela euskaraz azaldu dute. Hortaz, entzun duten egoera hobetzeko, komunikazio-kanpaina antolatu dute: entzungailua euskaraz jartzeko, lehen agurra euskaraz egiteko...
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten