Bermeoko txirrindularitza eskola martxan da barriro

2012/05/17
Nork

Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera». [...]

Irakurri gehiago

Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina

2012/05/17
Nork
Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina

Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina . Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean. Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, [...]

Irakurri gehiago

Bi jardunaldiren faltan Bermeok hiru puntura du Ohorezko Mailako liderra

2012/05/17
Nork

Ohorezko Mailako liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Bermeok hiru puntura du Getxo liderra. Hala, Getxok azken bi partidetatik bat galduz gero, bertokoek liga irabazteko aukera izango lukete. Liga irabazteko lehenengo pausoa Derion emon beharko du Bermeok, etzi. Hain zuzen, ligako bederatzigarren sailkatuaren kontra jokatuko du, [...]

Irakurri gehiago

Eliz eta ermiten martxarako izen emotea zabalik da

2012/05/16
Nork

Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena www.zirkuitua.com webgunean. [...]

Irakurri gehiago

Txanda bitan egingo dituzte aurten be udaleku irekiak, uztailean

2012/05/15
Nork

Bermeoko Udalak, beste behin be, martxan ipini ditu udako udaleku irekiak uztailerako. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira eta txanda bitan egingo dituztela jakinarazi dute. Txanda bakoitzean, [...]

Irakurri gehiago

Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa

2012/05/15
Nork

Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, [...]

Irakurri gehiago

Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria

2012/05/11
Nork
Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria

Bermeoko bi abesbatzek, Izarok eta Bermeok jasoko dute aurtengo Hegaluze saria. Sari banaketa ekitaldia datorren barikuan, hilaren 18an izango da 13:30ean Nestor Basterretxea aretoan. Ekitaldi hori gaur goizean aurkeztu duten [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]


  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 50 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 44 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute